Síguenos
  • Facebook
  • Twitter

logo Ostatu

Ardoa izatea gustatuko litzaidake, neure burua edan ahal izateko Federico García Lorca

Bodegas Ostatu: Upeltegia

Upeltegia

FAMILIA ETA MAHASTI PROPIOAK DITUGU GURE LAN EGITEKO MODU ETA ARDOGINTZAREN ZUTABEAK

Belaunaldiz belaunaldi aritu izan gara Sáenz de Samaniego familiako kideak mahastizaintzan. Izan ere, jarduera hau familiari XVI. mendeaz geroztik lotuta dagoela jasota dago. Matarredo auzoan, haitzetan zulatutak calao deritzoten lurpeko bodega zaharren auzoan, gure arbasoek ardoa egiteko erabiltzen omen zuten zuloak oraindik ere gure familiaren eskuetan dirau, eta hasiera batean guk ere erabili izan genuen.  

Ardoak ekoizteko modua izan da gure aitonarengandik aurrenik, eta geroxeago, guraso ditugun Doroteo eta Mª Asuncionengandik ikasi duguna.  Beraiek izan baitziren 60ko hamarkada amaieran familiaren negozioaren ardura bereganatu eta gaur egungo upeltegia eraiki zutenak beraien XVIII. mendeko ostatu – etxean. Ezinbestekoak izan dira: lanarekiko bere konpromiso tinkoa, etorkizunerako sen berezia eta  erabakigarri suertatu diren bere apustuak, ardoak merkaturatzearen aldekoa kasu.

2000. urtetik aurrera, mailaz mailako prozesu baten ondorioz, familiako sei anai-arrebetatik lauk dihardugu ardogintzan (Gonzalo, Ernesto, Mariasun eta Iñigo). Gure lan egiteko modua sen onak, etengabeko hobekuntzak, eta garapen jasangarriekiko begiruneak mugatuta dago.

Filosofia honi jarraituz, izugarrizko apustua egin dugu kalitatearen alde gure ardoak bi taldeetan banatuz: "Zentzuzkoak", gure betiko urteko eta ardo onduen aukera zabaldua, eta"Bereziak", Gloria de Ostatu eta Laderas de Ostatu nortasuneko ardoak bezalakoak. Gureak ez dira upategian  soilik ekoizten diren ardoak baizik eta mahastietan garatzen hasten direnak, Arabar Errioxako mikroklimak eta gure mahastietako zoruek dituzten ezaugarriek eragiten diete halabeharrez, beraz, benetako terroir hitzaren ezaugarriak bere egin dituzte ardoek. 

Ardoa nahiz bizitza ulertzeko era zehatza dugu OSTATUn: bikaintasuna lortzeko gaurkotasuna eta iraganaren arteko orekan oinarritzen gara, eta moda iragankorrei muzin egiten diegu. Filosofia hau gure lan egiteko moduan edo upeltegian ikusi ahal izateaz gain  gure ardo guztietan ere nabaria da. 

Ongi etorri gure familiara! 

 

 

 

 

 

Bodegas Ostatu: Upeltegia
tienda on line

blog

experiencia ostatu

logo Ostatu
calidad