Síguenos
  • Facebook
  • Twitter

logo Ostatu

BODEGAS OSTATU, SL www.ostatu.com web orriaren jabe da, eta honako hauek jakinarazi nahi ditu, Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoak eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legeak xedatutakoa aintzat hartuta:

IDENTIFIKAZIO ETA HARREMANETARAKO DATUAK:

BODEGAS OSTATU SL. IFK: B01127133. HELBIDEA: Gasteizerako errepidea 1, 01307 Samaniego. ARABA. TELEFONOA: 945 609 133 FAXA: 945 623 338. HELBIDE ELEKTRONIKOA: ostatu@ostatu.com.

ERREGISTRO-DATUAK: ARABAKO MERKATARITZA ERREGISTROAN inskribatuta dago, 1227 Liburukian, 0 LIBURUAN, 1 Folioan, VI-11169 orrian, 1. INSKRIP. Oro har, BODEGAS OSTATU SL-ren eta horren erabiltzaileen arteko harremanak, web honetako zerbitzuak erabiltzearen ondoriozkoak, Espainiako lege eta epaitegien mende daude. BODEGAS OSTATU SL-k informazioa eskaintzeko sortu du website hau. Website honetan sartzeak honako termino eta baldintza hauek onartzea eta ezagutzea dakar.

TERMINO ETA BALDINTZA OROKORRAK

• Erabiltzaileak dira website honetan sartzearen erantzule.

• Website honetan sartzeak ez du sortzen inolako merkataritza harremanik BODEGAS OSTATU SL-ren eta erabiltzailearen artean.

• Website honetan sartzeak eta nabigatzeak esan nahi du horren inguruko legezko oharrak, baldintzak eta erabileraren inguruko terminoak ezagutzen eta onartzen direla.

INFORMAZIOA GAURKOTU ETA ALDATZEA

• Websitea eguneratzeko unean indarrean zegoen informazioa da horrek eskaintzen duena. BODEGAS OSTATU SL-k eskubidea du website honetako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko, bai eta bertarako sarbidea mugatu edo debekatzeko ere. • BODEGAS OSTATU SL-k ahalmena du, halaber, egoki deritzan aldaketak egiteko, bai websitean bai horrek eskaintzen duen informazioan, eta noiznahi erabil dezake ahalmen hori, aldez aurretik abisatu behar izan gabe.

EDUKIAK

• BODEGAS OSTATU SL-k ahalegin guztiak egiten ditu website honen edukietan akatsik egon ez dadin. • BODEGAS OSTATU SL-k ez du inolako erantzukizunik izango agiri inprimatuak eta website honetako bertsio elektronikoa ez badatoz bat. Inprimatutako bertsioa eta website honetan argitaratutakoa ez badatoz bat, inprimatutako bertsioa lehenetsiko da. • BODEGAS OSTATU SL-k ez du inolako erantzukizunik izango website honen bitartez zuzenean edo zeharka ikus daitezkeen eduki, merkataritza jarduera, produktu eta zerbitzuei dagokienez. BODEGAS OSTATU SL-ren website honetako estekak informatiboak baino ez dira, besterik adierazten ez bada; beraz, ez du horietan eskainitakorik iradokitzen, horretara gonbidatzen edo aholkatzen. Esteka horiek ez dute loturarik ezartzen BODEGAS OSTATU SL-ren eta website honen bitartez ikus daitezkeen partikularren edo enpresen artean. BODEGAS OSTATU SL-k eskubidea du bere websiteko estekak noiznahi eta bere aldetik kentzeko.

NABIGAZIOA, SARBIDEA ETA SEGURTASUNA

• Website honetan nabigatzeak eta sartzeak esan nahi du horren inguruko legezko oharrak, baldintzak eta erabileraren inguruko terminoak ezagutzen eta onartzen direla. BODEGAS OSTATU SL-k ahalegin guztiak egiten ditu ahalik eta baldintza onenetan nabigatzeko eta izan daitezkeen kalteak saihesteko. • BODEGAS OSTATU SL-k ez du bermatzen website honetako nabigazioak eteterik ez edukitzea, eta ez da nabigatzeko orduan egon daitezkeen akatsen erantzule. Ez du bermatzen, halaber, website honen bitartez ikusiko den edukiak edo softwareak akatsik ez edukitzea edo kalterik ez eragitea. BODEGAS OSTATU SL ez da web orri honetan sartzearen edo web orri hau erabiltzearen ondoriozko galera edo kalteen erantzule izango, ezta sistema informatikoetan edo birus informatikoek eragindakoena ere. BODEGAS OSTATU SL-k ez ditu bere gain hartuko website hau oker erabiltzeagatik erabiltzaileek izan ditzaketen kalteak. • Website honetan eskainitako zerbitzuak zuzen erabiltzeko, hori diseinatzeko erabilitako baldintza teknikoak bete behar dira.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

• Website hau eta horren edukiak Jabetza Intelektualaren inguruko legeek babestuta daude. Ezin dira ustiatu, eskaini, banatu, aldatu, jendaurrean jarri, laga edo aldatu. Website honetan sartzeak ez die ematen erabiltzaileei websiteko edukien eskubide eta jabetza intelektualik. • BODEGAS OSTATU SL-k ez die bere softwarearen jabetza erabiltzaileei pasatzen. Erabiltzailea softwarea grabatzen duen euskarriaren jabe da. BODEGAS OSTATU SL-renak dira jabetza industriala eta intelektuala, softwarea barne. Erabiltzaileak website honetako softwarea bere terminalera pasatuz gero, ezingo du zatitu aztertzeko, askatzeko edota jatorrizko kodearen bertsioa edo horren lengoaia beste kode edo lengoaia batera itzultzeko. • Website honetako izen komertziala, markak, logoa eta zerbitzuak legeak babestuta daude. • BODEGAS OSTATU SL-k aukera du auzitara jotzeko, jabetza industrial eta intelektualaren inguruko eskubideak urratzen dituzten erabiltzaileen aurka.

DATU-BILKETA

Erabiltzaileen datuak biltzeko hainbat bide egon daitezke website honetan. Datu-bilketa horien helburua erabiltzaileek egindako kontsultei erantzutea eta gure produktu eta zerbitzuen inguruko publizitatea edota informazioa bidaltzea da, horretarako erabiltzaileak eskainitako harreman-bideak erabilita; dagokion laukitxoa markatuta erabiltzaileak baimena eman badu, betiere.

BODEGAS OSTATU SL-rekin harremanetan jarri nahi izanez gero, publizitatea bidaltzeko baimena eman gabe (eskatu bada izan ezik), nahikoa da harremanetarako orriko atalean adieraztea.

Era berean eta, oro har, honako hau jakinarazi nahi diogu erabiltzaileari:

Erabiltzaileak bere borondatez eskainiko ditu datuak. Jasotako datuak Datuak Babesteko Lege Organikoak eta 1720/2007 Errege Dekretuak xedatutako segurtasun eta konfidentzialtasunarekin erabiliko dira. BODEGAS OSTATU SL-ren fitxategietan gordeko dira datuak. Fitxategi horiek automatizatuta erabiliko dira. Dena dela, BODEGAS OSTATU SL izango da fitxategiaren arduraduna, eta horren aurrean erabili ahal izango da datuak ikusteko, zuzentzeko, horiei aurka egiteko edo horiek ezabatzeko eskubidea, aplikagarri diren legeek aurreikusi bezala.

Baimenak eta onartzeak: erabiltzaileak bere datuak aurreikusitako helburuetarako edo planteatutako kontsultetarako eskaintzen baditu, baimena emango du, dagokion laukitxoa markatuta, BODEGAS OSTATU SL-k publizitatea edo informazioa bidal diezaion. Halakorik bidaltzea nahi ez badu, fitxategiaren arduradunari jakinarazi behar dio, Hostatu@ostatu.com" ostatu@ostatu.com helbidera mezua bidalita. Kasu horretan, enpresa erabiltzailearekin harremanetan jarriko da, zerbitzuaren baja egiaztatzeko.

DATUEN BABESA » Website hau bisitatzeak ez du behartzen erabiltzailea bere buruari buruzko informazioa ematera; beraz, emandako edozein datu bere borondatez emango du. Erabiltzaileak bere informazio pertsonala ematen badu, website honetan jasotako datuak lehena zaldutako helburuetarako erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak Espainiako Legeen esparruan xedatutako muga eta eskubideak aintzat hartuta. • BODEGAS OSTATU SL-k datuak gorde ahal izango ditu erabiltzailearekin duen harremana eten eta gero ere, legezko obligazioak betetzeko. • Erabiltzaileak baimena emango dio BODEGAS OSTATU SL-ri bere datuak erabiltzeko eta horiei beharrezko erabilera informatikoa emateko eskatutako zerbitzua eskaintzeko. • Jasotako datuak aurreikusitakoa ez den beste helburu baterako erabiltzeko, euren baimena eman beharko dute interesdunek aldez aurretik.?? • BODEGAS OSTATU SL-k beharrezko neurri teknikoak eta antolaketa ingurukoak hartu ditu datuen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko eta horien baimenik gabeko aldaketa, galera, edo erabilera saihesteko. • Datuak jasotzeko unean, bilketaren xede diren datuak borondatezkoak edo nahitaezkoak diren adieraziko da. Nahitaezkoak diren datuak ematen ez badira, ezingo da datu horiek xede zituen zerbitzura sartu edo zerbitzu hori jaso. Era berean, borondatez ere eman ahal izango dira datuak, eskainitako zerbitzuak hobeto eskaintzeko. • Euren datuak eskaini dituzten erabiltzaileek doan izango dute horiek ikusteko, zuzentzeko, horiei aurka egiteko edo horien ezeztatzeko eskubidea, bai eta publizitatea jasotzeko emandako baimena bertan behera uztekoa ere, atzeraeraginezko ondoriorik gabe, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak xedatu moduan, legezko prozedura beteta. Eskubide horiek erabiltzeko, fitxategi automatizatuaren arduradun den sailera jo behar da: BODEGAS OSTATU SL, Gasteizerako errepidea, 1. 01307. SAMANIEGO. ARABA. • Zure datu pertsonalen inguruko edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan helbide elektronikoaren bidez: ostatu@ostatu.com

BALDINTZA OSAGARRIAK

• Bere datuak sartzen dituen erabiltzailea da zerbitzuan eskainitako informazioaren egiazkotasunaren erantzule bakarra, bai eta berak egindako datu horien aldaketena ere, zerbitzua amaitu arte.

ALDERDI TEKNIKOEN INGURUKO INFORMAZIOA

• BODEGAS OSTATU SL ez da sistema eragile honek izan ditzakeen interferentzia, gabezia, etete, birus informatiko, matxura telefoniko edo deskonexioen ondoriozko balizko kalteen erantzule izango, BODEGAS OSTATU SL-ren erantzukizunaren ondoriozkoak ez badira, ezta Datuak Biltzeko Zentroaren, telefono lineen, Interneten edo bestelako sistema elektronikoen errore edo gainkargaren ondorioz sistema elektroniko honen erabilerak izan ditzakeen atzerapen edo blokeatzeena edota bestek BODEGAS OSTATU SL-rren kontroletik kanpo egin ditzaketen legez kanpoko sartzeen kalteena ere. Era berean, BODEGAS OSTATU SL-k ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak BODEGAS OSTATU SL-k eskainitako informazioak akatsak edo hutsak edukitzeagatik izan ditzakeen kalteengatik, informazio hori kanpoko iturrietatik badator. • BODEGAS OSTATU SL da web honen jabea, baina ez du eta ez du gordetzen IP helbidea ez eta hornitzailearen domeinuaren izena (PSI).

“COOKIE”-EI BURUZKO INFORMAZIOA

Website honetan sartzeko, ez dira cookie-ak deskargatu behar dira erabiltzailearen ekipoan. Uneren batean deskargatuz geroa, pribatutasun politika honetan adieraziko da, bai eta horien helburua ere.

tienda on line

blog

experiencia ostatu

logo Ostatu
calidad