Ardoak
Ardo gazteak beratze karbonikoko metodo tradizionalaren arabera egiten dira. Horrela, ardo bitxia, gorri bizi kolorekoa, zapore leun eta garraztasun gutxikoa, lurrin bereziduna, eta azkar kontsumitzeko oso egokia lortzen da. Oso ardo zuri fresko eta fruta-gustukoa ere egiten da.
Ardo ondurako mahatsak, zapore eta potentzialik handiena lortzeko modurik egokiena erabiltzen dugu, mahastian bertan gutxien ekoizten duten mahatsondo zaharren fruiturik hoberena aukeratuz, horrela, lurzati bakoitzeko kalitaterik handiena abiapuntu izateko.
Sáenz de Samaniego familiak bere mahasti guztien ekoizpena lantzen du eta bere ardorik hoberenak kalitate-bermerik handienez botilaratzen ditu.








