Comunicación
Wine Advocate de Robert Parker (Junio 2005)
Bodegas Ostatu Reserva 2001, (Errioxa)
91 Puntu
2001eko Erreserba sendotasunez hornitutako ardoa da, errubi/more kolorekoa, eta honako lurrinez ukitua: kea, alkanforra, mineralak, geriza beltzaren likorea, eta mahaspasak. Gorputz eta ehundura oparoak ditu, bai eta purutasun eta iraunkortasun ikaragarriak ere, eta datozen 7-8 urteetan kontsumitu behar da.
Wine Advocate #159 (2005eko ekaina)
Bodegas Ostatu Gloria de Ostatu 2002, (Errioxa)
90 Puntu
Horrenbeste txalotu ez den uzta batetik, Gloria de Ostatu 2002 ardo zoragarri, oparo eta ondo garatua sortu da, eta kolore errubi/more ilun izugarria dauka, masusta, zedro eta tabakoaren lurrin gozo eta biziez gain. Goza ezazu datozen 4-5 urteetan.
Wine Advocate #159 (2005eko ekaina)
Bodegas Ostatu Crianza 2003, (Errioxa)
89 Puntu
2003ko ardo Onduak kolore more iluna dauka, eta honako hauen lurrinak bereizten du haren zaporea: ke eta mineralak, geriza beltz bizi andana, eta fruta-gustuko mahaspasak belar-ukituekin. Purutasun bikaineko ardo honek, zur, garraztasun eta taninoak egoki integratuta ditu, bai eta amaiera luze eta gozo-gozoa ere. Datozen hiruzpalau urteetan kontsumitu behar da.
Wine Advocate #159 (2005eko ekaina)
Decanter. 2005eko ekaina. 2005eko ekaineko argitaraldian, Dencanter aldizkari ospetsuak Errioxako 2001. urteko dastatzea barne hartzen du, eta bertan Gloria de Ostatu 2001 oso gomendatutzat eta Ostatu Crianza 2001 gomendatutzat azaltzen dira. Gloria ardoa 4 izarrekin saritu zuten eta Onduak, berriz, 3 izar bereganatu zituen.
Wine Spectator. 2004ko urria. Wine Spectator aldizkari ospetsuak Errioxako JDK-ko ardo berri guztien artean bigarren lekuan jartzen du Gloria de Ostatu ardoa, 92 puntu esleituz. Dastatzearen oharrak honela deskribatzen du: -“Geriza beltzen eta ketuen lurrin erakargarriak nabaritzen dira, berriro ere, ardo beltz sendo hau ahosabaitik iragaiten denean, eta ondoren, amaierako lurrin ketuari eusten dio. Zapore tradizionalak ditu -tabakoa, espeziak, tea- baina estilo modernoaren ikuspegi eta sakontasuna ditu. Oraintxe bertan edo 2012. urtera arte edan daiteke. Ekoizpena: 1.000 kaxa.
Washington Post. 2004ko urtarrila. Egunkari honetako artikuluan Errioxako ardorik onenetarikotzat azaltzen da Ostatu Crianza 2000. Michael Franz-en gomendatutako ardoen rankingean, Errioxako beste ezein ardo ondu ez zen Osatu bezain ondo gelditu, eta horren aurretik hiru Erreserba baino ez ziren kokatu. Franz-en aburuz, Ostatu Crianza 2000 ardo egituratu, heldu eta leuna da, luzea eta zaporez beterikoa, eta konplexutasun exotiko handiko fruitu helduen bouquet zoragarria du.
Wine Advocate, Robert Parker (2004ko apirila).
Bodegas Ostatu Gloria de Ostatu 2001 (Errioxa)
94 Puntu
El Gloria de Ostatu 2001 (%95, 60-70 urteko mahatsondoetako Tempranillo mahatsarekin eta %5 Graziano mahatsarekin egina) 18 hilabetez egon zen ontzen haritz frantses berrian, eta iragazi gabe botilaratu zen. Bikaintasunez lortua, kolore errubi/more asea du, bai eta ondorengo lurrin bikainak ere: puruen tabakoa, kea, masustak, andere-mahatsak eta zedroa. Bizia, oparoa eta gorputz handikoa, sentsuala ahosabaian, bizitasun handi eta purutasun finekoa, ardo hau eskaintza aparta da. Zoritxarrez, 500 kaxa baino ez ziren ekoiztu. Datozen 10-15 urteetan kontsumitzekoa.
-R.P. (#152, 4-26-04)
Bodegas Ostatu Gloria de Ostatu 2000 (Errioxa)
92 Puntu
Denbora guztia Darnajou upel frantses berrietan ontzen iraganda, ardo hau St.-Emilion-eko Angèlus-en jabe gaztea den Hubert de Boüard-en laguntzarekin egin zen. Gloria de Ostatu 2000 ardoaren 400 kaxa ekoiztu ziren, eta nahaste konplexu, aberats eta bizia da: %90 Tempranillo eta %10 Graziano barietatea. Kolore errubi/more sakonari honako hauek osatzen duten bouquet aparta gehitzen zaio: zuraren kea eta kafe txigortu, txokolate eta andere-mahatsaren likorea. Dotorea, purua, bizia eta gorpuzduna, 7-10 urte iraun beharko lituzke.
-R.P. (#152, 4-26-04)
