Etorkizuna

Ostaturen etorkizuna mahatsaren kalitatea hobetzera begira dago, eta horretarako, eskura ditugun elementu eta teknologia berriekin lan egingo dugu, uzta bakoitzean lursailei potentzialik handiena eta ardoen berezko adierazpena lortu ahal izateko.

Bide honetan, garrantzi berezia du mahastiaren zerbitzurako mahastizaintza eta ardogintzako praktikak etengabe birplanteatzeak, nekazaritza iraunkor eta ingurumenarekiko adeitsuaren aldeko apustua eginez.

Egunero hobetu nahian gabiltza Ostatun, sen ona eta hausnarketa handia aplikatuz, “etorkizuna ezagutzeko modurik onena sortzea dela” uste baitugu.