Familia
Ostatu, bere mahastietako mahatsarekin kalitate aitortuko ardoak egiten dituen familia-upeltegia gara. Mahastiak upeltegiaren ondarerik handiena da eta ardoekin batera, Saenz de Samaniego familiako hainbat belaunaldiren bizimodua osatzen dute.
Samaniegon dago upeltegia, Arabar Errioxaren erdi-erdian, Kantauri mendilerroaren oinetan eta trikuharri, ermita eta labar-dolareez inguraturik, hau da, eremuan mahastizaintza antzina-antzinatik lantzen dela adierazten digun historiaren aztarnez inguraturik.
Familiaren etxearen, XVIII. mendeko jauretxearen, inguruan eraiki da upeltegia.
Gaur egun, etengabeko hobekuntza, sen ona eta praktika tradizionalekiko errespetu sendoa bateratzean datza Ostaturen apustua. Honek eta mahastizaintza eta ardogintzako tekniken eta gure ardoen tipikotasunaren etengabeko birplanteamenduak, Errioxan mahastietan praktika berritzaileak aplikatzen zituen lehena bihurtu zuten Ostatu 90eko hamarkadaren amaieran, eta hona praktika horiek zeintzuk izan ziren: uzta berdeak, hosto-gabetzeak, heltzearen etengabeko kontrola eta ekoizpenaren oreka.
Horrek guztiak Ostatu ardoen kalitatea nabarmen hobetzea eta merkatuaren aitortza garrantzitsua ekarri ditu.


