Gloria de Ostatu
2005
Enologia: Iñigo Sáenz de Samaniego
Mahastizaintza: Ernesto Sáenz de Samaniego/Iñigo Sáenz de Samaniego
Eskualdea: Errioxa JDK, Arabar Errioxako azpi-zona.
Uzta: 2005
Uztaren sailkapena: Bikaina
Merkaturatze-data: 2009ko martxoa
Mahastia eta orografia: Upeltegitik 4 kilometroko inguruan, Samaniego eta Lezako udalerrietan, 580 metroko altitudera kokatutako Revillas, Carralaguardia eta Lagunazuria lurzatietako mahatsa.
Buztin- eta kare-lurrak eta harkoskorrak bateratzen dira, oso pobreak eta hegoaldera begira dauden maldetan. Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.
Klimatologia: Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin. Muturreko aldeak negu eta udara artean.
Euria: 417 litro
Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 7,3ºC / Gehieneko tenperatura 17,5ºC, batezbesteko tenperatura: 12,1ºC
Egun euritsuak: 118
Eguzki-orduak: 2530
Mahastizaintza: %100 tempranillo barietatea.
54 eta 80 urte bitarteko mahatsondoak.
Landare-dentsitatea: 3000 mahatsondo hektareako. Baso-sistemako inausketa.
Ekoizpena: 3.200 Kg/ha. Eskuzko mahats-bilketa 15 kg-ko kutxetan, 2007ko urriaren 18an.
Lanketa: Mahastian aukeratzen da, eta upeltegira bakarrik mahatsik hoberenak heltzen dira.
Txorten-gabetze arina, pikorra ez kaltetzeko.
Hartzitu aurreko beratzea hotzean.
Alkohol-hartzidura tanga txikian, 18 egunez eta, gehienez, 29º-ko tenperaturan.
Erremontatzeak eta talastatzeak hartzidura-unearen arabera.
Malolaktikoa, haritz frantsesaren zurezko upel berrian.
18 hilabeteko egonaldia upelean.
Ardoa ez da ezein egonkortze- edo iragazketa-prozesuren menpe jartzen.
Botilaratze-data: 2007ko ekaina.
Analisia:
Alkohola: %14,7
Guztizko garraztasuna: 4,3 gr/l
PH 3.71
Garraztasun hegazkorra. 0,4 gr/l
Dastatze-oharrak: Fruta-adierazpen sakona (sasoiko marrubia, ahabia), eta haritzaren presentzia arina. Lurraren zaporea islatzen duten mineral-ukituak. Dimentsio eta sakontasun bikaineko (taninoak, alkohola, garraztasuna, frutaren pisua) ardoa. Egitura on eta fintasun handikoa.
Ekoizpena: 6.500 botila, 75 cl.
140 botila, 1,5 l.
20 botila, 3 l.
2 botila, 5 l.

