Klima

Arabar Errioxaren altitudea eta latitudea oso onak dira mahatsondo berezi eta, aldi berean, bikaina garatzeko. Eskualdeko MIKROKLIMARI beste bi elementu gehitzen zaizkio: haizeak eta mahastien norabidea, hesi naturalarena egiten duen Kantauri Mendilerroak iparraldeko haize hotzetatik babestuta.

Hegoaldera begira dauden maldetan landatuta daude Arabar Errioxako mahastiak, Kantauri Mendilerrotik Ebro ibairaino.

Hegoaldera begira dagoen mahasti batek goi-mailako kategoria ematen dio mahatsari, heltzea aurreratzen duelako.