Lurra
Mahastien %95etik gora buztin- eta kare-lur (kolore gorri-horia) malkartsu eta sakan eta muinoez beterikoetan landatuta daude. Horrek aukera hobezina eskaintzen du ardoen kalitatea onena izateko, eta lurrin fin eta oso zapore leuna ematen dizkie.
Buztin-lurrak euri berantiarrak arintzen ditu, heltze-garaian ura mahatsera erraztasunez pasatzea galaraziz, eta horrela mahats-pikor txikiagoak lortzen dira. Hau kalitatearen aldeko beste faktore bat da.
Gainera, haitz bigun samarrak arraildurak (diaklasak) ditu eta horietan barrena sartzen dira mahatsondoaren sustraiak elikagai eta uraren bila, landareak behar duenean. Honek, mahatsa egoki heltzea ahalbidetu eta izaera ezberdina ematen die Arabar Errioxako ardoei.
