Lurra eta mahastia

Ostatu upeltegiek 34 ha-ko mahastia du berea eta senitartekoen jabetzako beste  15  ha kudeatzen ditu. Mahatsondorik zaharrenak Samaniego, Leza eta Laguardiako udalerrietan kokatutako lursail txikietan daude, hegoaldera begira dauden mendi-magaletan landatuta eta iparraldeko haize hotzetatik Kantauri Mendilerroaren babespean.  
Lurra, lurzatien norabidea, klima eta biniferak ardoen kalitatea ezarriko duten faktoreak dira. Ostaturen mahastietan faktore horiek guztiak bateratzen dira, lurzoru bakar eta bikainetan daudelako eta buztin- eta kare-lurrak izateagatik ur eta mineralen elikadura erregularra ahalbidetzen duen drainadura naturalaren onuraz baliatzen direlako. Biniferen barietateak lurzoruen arabera banatuta daude eta lurzoruari modu hobezinean egokitutako txerto-euskarriak osaturik, mikroklima bikainaz gozatzen dute.

Azkenik, horri guztiari pertsonak eta lan eta lur honekiko maitasuna gehitu behar zaizkio, Ostatu ardoen kalitaterako funtsezko faktore baitira.