Lurrarekiko errespetua
Ostatun ziur gaude ardo handi bat mahatsondoan sortzen dela. Lan-estilo honi leial, familiak berak landatu, inausi, zaindu eta jasotako bere mahatsondoetako mahatsarekin egiten dira ardoak, honakoa baita Ostatu ardoen kalitatea ziurtatzeko modurik hoberena.
Mahastiak arbasoen mahatsondo zaharrez osatuta daude, izan ere, arbasoen mahatsondorik onenak aukeratu ditugu mahasti gazteetan birlandatzeko, eta betiere, Arabar Errioxako bertako barietateak: Tempranillo, Graziano, Mazuelo, Garnatxa, Viura eta Malbasia.
Urteetan zehar lan egin, behatu, aztertu eta esperimentatzeak erakutsi digu ardo handi bat egiteko oso garrantzitsua dela mahastizaintza iraunkorra burutzea eta mahastian errendimendu txikia ateratzea. Osasuna eta ekologia ere funtsezkoak dira mahastizaintza integralean, eta lurra gure aiton-amonek bezala tratatzen ditugu, baina baita teknika berriak erabiliz ere.
Elkarren segidan datoz uztak errepikatu gabe, eta “hori da lursail handi baten magia”.
