Ostatu estiloa

Ostatu, Sáenz de Samaniego familiaren batasuna eta ardo estilodunak lortzeko kanpo- eta barne-faktore anitz bateratzearen ondorio da, eta faktore horien artean, mikroklimaren eragina eta gure mahastiek kokaleku duten lurren ezaugarriak.

Gehienak buztin- eta kare-lurrak dira, gorri-horiak, gure ardoak egitean erabiltzen ditugun mahats-barietateen garapenerako funtsezko elikagaia ematen dutenak. Mahastiko fase honetan, ardogintzaren oinarrizko printzipioak gurtu eta berariazko estiloa duten ardoak lortzen dira. Eginkizun honetan eta eguneroko jardunean islatzen dugu gure filosofia, ardoa eta iraganaren eta orainaldiaren arteko orekaren bitartez bikaintasuna bilatzean oinarritutako bizitza ulertzeko modua, moden menpe egon gabe.

Izan ere, terroir delakoa funtsezko pieza da familiaren jardunean. Roancho, Revillas, Valcabada, Portillo eta Marbella terroir hori osatzen duten finkan batzuen izenak dira, baina hori baino askoz gehiago dira; ardoei tipikotasun hori ematen diotenak dira, bereziki.

“Etxea”, “ukitua” eta “finka” kontzeptuetan eduki osoa bereganatzen duten ardoak; hain ezberdinak diren gustua eta zaporea bezalako sentsazio horiekin jokoan beti, gure zentzuak suspertzen saiatuz eta, bereziki, ardoaz gozatzearen plazeraren bila.