Ostatu Reserva
2006
Enologia: Iñigo Sáenz de Samaniego
Mahastizaintza: Ernesto Sáenz de Samaniego/Iñigo Sáenz de Samaniego
Eskualdea: Errioxa JDK, Arabar Errioxako azpi-zona.
Uzta: 2006
Uztaren sailkapena: Bikaina
Merkaturatze-data: 2010ko azaroa
Mahastia eta orografia: Samaniego, Laguardia eta Lezako udalerrietan, 580 metroko altitudera, kokatutako gure mahasti zaharrenetako mahatsa. Buztin- eta kare-lurrak eta harkoskorrak bateratzen dira, oso pobreak eta hegoaldera begira dauden maldetan.
Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.
Klimatologia: Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin. Muturreko aldeak negu eta udara artean.
Euria: 426 litro
Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 7,4ºC / Gehieneko tenperatura 18,4ºC, batezbesteko tenperatura: 12ºC
Egun euritsuak: 107
Eguzki-orduak: 2560
Mahastizaintza: %100 tempranillo barietatea. 50 eta 65 urte bitarteko mahatsondoak.
Landare-dentsitatea: 3000 mahatsondo hektareako. Baso-sistemako inausketa.
Ekoizpena: 5.000 Kg/ha. Eskuzko mahats-bilketa 15 kg-ko kutxetan, urriaren 5etik 12ra bitartean.
Lanketa: Mahastian aukeratzen da, eta upeltegira bakarrik mahatsik hoberenak heltzen dira.
Txorten-gabetze arina, pikorra ez kaltetzeko.
Hartzitu aurreko beratzea hotzean.
Alkohol-hartzidura tanga txikian, 18 egunez eta, gehienez, 29º-ko tenperaturan.
Erremontatzeak eta talastatzeak hartzidura-unearen arabera.
%100 ekoizpenaren hartzidura malolaktikoa egiten da haritz frantsesaren zurezko upel berrian.
18 hilabeteko egonaldia upelean.
Ardoa ez da ezein egonkortze- edo iragazketa-prozesuren menpe jartzen.
Botilaratze-data: 2008ko martxoa.
Dastatze-oharrak: Errubi gorri kolorekoa tonu moreekin, eta geruza onekoa. Garbia eta bizia sudurrean, fruta (masusta) eta erregaliz zaporeak nagusi direla. Ahoan, ongi egituratua, zaporetsua eta luzea.
Haritz frantsesaren zurezko upelaren kutsu txikiak eta esne-ukitu erakargarria. Tanino noble, mamitsu eta oparoak.
Sudur-atzeko bidea sendoa eta bereizgarria da, eta oroigarri ederra uzten du.
Analisia:
Alkohola: %14,3
Guztizko garraztasuna: 4,5 gr/l
PH 3.73
Garraztasun hegazkorra. 0,45 gr/l
Ekoizpena: 7.614 botila, 75 cl.

