Ostatu Selección
2007
Enologia: Iñigo Sáenz de Samaniego
Mahastizaintza: Ernesto Sáenz de Samaniego/Iñigo Sáenz de Samaniego
Eskualdea: Errioxa JDK, Arabar Errioxako azpi-zona.
Uzta: 2007
Uztaren sailkapena: Oso ona
Merkaturatze-data: 2010ko uztaila
Mahastia eta orografia: Samaniego, Laguardia eta Lezako udalerrietan, 580 metroko altitudera, kokatutako gure mahasti zaharrenetako mahatsa. Buztin- eta kare-lurrak eta harkoskorrak bateratzen dira, oso pobreak eta hegoaldera begira dauden maldetan. Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.
Klimatologia: Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin. Muturreko aldeak negu eta udara artean.
Euria: 577 litro
Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 7,2ºC / Gehieneko tenperatura 18,3ºC, batezbesteko tenperatura: 12,1ºC
Egun euritsuak: 102
Eguzki-orduak: 2538
Mahastizaintza: %100 tempranillo barietatea. 35 eta 60 urte bitarteko mahatsondoak.
Landare-dentsitatea: 3000 mahatsondo hektareako. Baso-sistemako inausketa.
Ekoizpena: 5.000 Kg/ha. Eskuzko mahats-bilketa 15 kg-ko kutxetan, urriaren 12etik 19ra bitartean.
Lanketa: Mahastian aukeratzen da, eta upeltegira bakarrik mahatsik hoberenak heltzen dira.
Txorten-gabetze arina, pikorra ez kaltetzeko.
Hartzitu aurreko beratzea hotzean.
Alkohol-hartzidura tanga txikian, 18 egunez eta, gehienez, 29º-ko tenperaturan.
Erremontatzeak eta talastatzeak hartzidura-unearen arabera.
%70 ekoizpenaren hartzidura malolaktikoa egiten da haritz frantsesaren zurezko upelean.
14 hilabeteko egonaldia upelean, %50 berria eta %50 ardokoa.
Ardoa ez da ezein egonkortze- edo iragazketa-prozesuren menpe jartzen.
Botilaratze-data: 2009ko martxoaren 24a.
Analisia:
Alkohola: %14,35
Guztizko garraztasuna: 4,7 gr/l
PH 3.73
Garraztasun hegazkorra. 0,52 gr/l
Dastatze-oharrak:
Usain bizia, izugarrizko adierazpen eta tipikotasuneko fruitu gorriak zur-zapore krematsuaren gainetan, espezieen kutsuak eta mineralen ukitua. Ahoan zaporetsua, mamitsua, fruta-gustu handikoa, tonizitate sendokoa eta gozoa da, eta erreen ukitu finak eta egitura garratz samarra ditu.
Ekoizpena: 42.736 botila, 75 cl.

