Ostatu Zuria
2010
Enologia: Iñigo Sáenz de Samaniego
Mahastizaintza: Ernesto Sáenz de Samaniego/Iñigo Sáenz de Samaniego
Eskualdea: Errioxa JDK, Arabar Errioxako azpi-zona.
Uzta: 2010
Uztaren sailkapena: Bikain
Merkaturatze-data: 2010eko abendua
Mahastia: Samaniego, Laguardia eta Lezako udalerrietan, 580 metroko altitudera, kokatutako mahasti zaharrenetako eremu garaietan hartutako mahatsa.
Buztin- eta kare-lurrak, oso pobreak eta hegoaldera begira dauden maldetan.
Lurpeko egitura haitz zuriko hainbat geruzaz osatuta dago.
Klimatologia: Klima mediterraneoa, Atlantikoko eragin handiarekin. Muturreko aldeak negu eta udara artean.
Euria: 524 litro
Batezbesteko tenperatura: gutxienekoa 7,19ºC / Gehieneko tenperatura 17,28ºC, batezbesteko tenperatura: 11,93ºC
Egun euritsuak: 103
Erradiazio orokorra: 5283 Mj/m2
Lurzoruaren batezbesteko tenperatura: 14,08 ºC
Batezbesteko hezetasuna: %72,24
Mahastizaintza: %90 viura barietatea, %10 malbasia.
30 eta 80 urte bitarteko mahatsondoak
Landare-dentsitatea: 3000 mahatsondo hektareako.
Baso-sistemako inausketa.
Ekoizpena: 6300 Kg/Ha
Urteroko mahats-bilketa, karga txikiko atoietan, irailaren 30tik urriaren 4era.
Lanketa: Txorten gabetze eta zukutze mekanikoa.
5 orduko beratzea tenperatura baxuan.
Muztioa eta hondarrak altzairu herdoilgaitzezko tanga batean hartzitzen da 26 egunez, 15-16º-tara.
Hotzezko egonkortzea.
Iragazketa, bakarrik egonkortze tartarikoko prozesuetarako.
Tangan kontserbatzen da botilaratu arte.
Dastatze-oharrak:
Kolore hits eta distiratsua, distira berdexkekin.
Fruta freskoen (sagar berdea) eta belar moztu berriaren lurrinak, barietatearen oso adierazpen fin eta dotorearekin. Oso freskoa eta orekatua ahoan, gantzatsu eta dimentsiodun, luzea. Zapore-oreka handia, frutaren bizitasuna eta berotasuna.
Analisia:
Alkohola: %13,46
Guztizko garraztasuna: 5,42 g/l
PH 3.18
Garraztasun hegazkorra. 0,36 g/l
Ekoizpena: 43.200 botila, 75 c
.

