Urteetan zehar

Belaunaldiz belaunaldi aritu gara familiakook mahastizaintzan, izan ere, mahastia familiari XV. mendetik lotuta dagoela jasota dago. Matarredo auzoan haitzean zulatutako lurpeko upeltegi zaharrak, “calado” deritzenak, erabiltzen omen zituen familiak ardoa egiteko.  
Ostatu Upeltegietan familiako sei anai-arrebetatik lau dihardugu ardogintzan, Doroteo eta Mª Asunción, gurasoak, erretiroko adinera heldu direnean arduratu baikara.    

Doroteok 60ko hamarkadako amaieran bereganatu zuen familiaren negozioaren ardura, eta lanarekiko bere konpromisoarekin, bere etorkizun-senarekin eta etengabeko erabakitasunarekin bere ardoak merkaturatzearen aldeko apustua eginez, egun OSTATU Upeltegiak kokaleku duten gunean upeltegi berria eraiki zuen.   

2000. urtean, mailaz mailako prozesu baten ondorioz, Gonzalo, Ernesto, Mª Asun eta Iñigo seme-alabek bereganatu zuten kudeaketaren ardura.  

Une honetan, upeltegien sustapen berriaz, lehen ardo bereziak (Gloria de Ostatu eta Laderas del Portillo) atera eta jarduera zabaldu dugu ardo zahartuekin. Halaber, mahastian zein ardogintzan eta kudeaketan I+G lanen aldeko apustua egiten hasi gara.

Honek guztiak, izen-abizenak dituen Upeltegia bihurtzen du Ostatu, eguneroko lanari ekiten dioten pertsonekin; oraingoa eta bere ibilbide apal eta bitxiaz harro, bere jatorriak inoiz ahaztu gabe.