Arabako Errioxa


Ardoa, ohiturak eta paisaia harrigarriak gastronomiaren lurraldean

Toloño mendilerroaren babespean Samaniego herria dago. Hemen, Sáenz de Samaniego familiak XVI. mendetik darama bere ardoak egiten. Familiaren historia estuki lotuta dago Arabako Errioxako historiari, kokaleku bikaina eta munduan bakarra ardogintzaren artearentzat.

 

Ingurune pribilegiatua

Mendilerroaren babesak, altuerak, terroira, eta atlantikoa eta mediterraneoa bezalako bi klima oso ezberdin elkartzeak Arabako Errioxa leku berezi bihurtzen dute bikaintasunera iristeko sortu diren ardoak egiteko. Hainbat altueratako terrazetan mailakatutako mahastien lurraldea, mendeetan zehar eta belaunaldiz belaunaldi ogibideak izan duen hobekuntzaren lekuko izan da, etorkizunari begira baina tradizioa ahaztu gabe.

Enoturismoaren sorlekua

Urtaro bakoitzarekin itxuraldatzen diren paisaia harrigarriak, historiaz beteriko lekuak, hala nola antzinako harkaitz-dolareak edo milaka urteko 8 trikuharriak, mahastizaintza eta perfekzioa izugarri maite duten upategi txiki tradizionalak, eraikin abangoardistak, Erdi Aroko hiribildu ikusgarriak beren harresi-barruekin. Hori dena bere paisaiarekin ia mimetizatuta dauden biztanleen izaera ireki eta abegitsuaz lagundurik.

Gastronomiaren lurraldea

Arabako Errioxa Euskadiko upategia da. Hemen bizitza mahaiaren inguruan bizitzen da. Leku bat non gastronomia, produktuekiko maitasuna eta bikaintasuna benetako erlijioa diren. Abangoardia eta tradizioa bat egiten dute edonon, dela erretegi tradizional batean, taberna batean, goi mailako sukaldaritzako jatetxe batean edo gure herri eta hirietan pintxoz beteriko barra hipnotikoetan. Gastronomiaren sorlekua bagara, nola ez ditugu ba ardo bikainak egingo?