La Venta de Ostatu


Amalur

Amalur, presarik gabe bizitzearen luxua

Egonaldi batzuk bertan egindakoagatik gogoratzen ditugu. Beste batzuk, berriz, sentiarazi digutenagatik.

Amalur benetan ezagutzeko, barrura sartu behar da. Lehenengo sentsazioa zabaltasunarena da: espazio irekia, argitsua eta, aldi berean, goxoa. Ia konturatu gabe erritmoa moteltzera gonbidatzen zaituen horietakoa.

Bi lagunentzako atiko honek espazio zabalak, material naturalak eta arreta handiz pentsatutako argiztapena uztartzen ditu. Giro lasaia, paisaia une bakoitzaren parte izan dadin.

Euskal kulturan, Amalur Ama Lurra da. Jatorriaz, naturaz eta orekaz hitz egiten duen izena. Espazio hau ere definitzen duten hiru ideia.

Batzuetan, benetako luxua horixe baita: arnasa hartzeko lekua, Toloño mendilerrora begirako bainuontzi bat eta egunaren amaieran zain duzun Ostatu ardo kopa bat.

Geratzeko gogoa ematen duen lekua

Amalurreko txoko bakoitzak apartamentua bidaiaren parte izan dadin pentsatu ditugu, eta ez lo egiteko leku hutsa.

  • 105 m²-ko espazio zabal eta argitsuak.
  • King size ohea duen logela.
  • Dutxa eta Toloño mendilerrora begirako leihoaren ondoan dagoen bainuontzia.
  • Guztiz hornitutako sukaldea.
  • Ardoa tenperatura egokian gordetzeko EuroCave armairua.
  • Argi naturala egun osoan.
  • WiFia, klimatizazioa eta egonaldiaz lasai gozatzeko behar duzun guztia.

Amalur zuretzat al da?

Ohiko hotel baten bila bazabiltza, agian Amalur ez da espero duzuna.

Baina erritmoa moteldu, mahastien artean esnatu, ardoa bere jatorrian ezagutu eta ondoan duzunarekin patxadaz egoteko leku baten bila bazabiltza, hemen lo egiteko toki bat baino askoz gehiago aurkituko duzu.

Denbora gelditu egiten dela dirudien lekua. Luxua modu xume, natural eta lasaian bizitzeko.

Ikusi erabilgarritasuna

La Ventako egonaldi bakoitza guk geuk kudeatzen dugu. Esaguzu noiz etorri nahi duzun eta zure egonaldia prestatzen lagunduko dizugu. Zuk etorri eta gozatzea besterik ez duzu izango.

    Ostaturen Pribatutasun politika onartzen dut.

    Gure albiste buletinera harpidetu.

    Patrocinado

    Las obras relativas al Proyecto de IMPLANTACIÓN DE APARTAMENTOS TURÍSTICOS EN BODEGAS OSTATU
    han recibido la cofinanciación de las ayudas destinadas a la promoción, al desarrollo y a la diversificación económica de los municipios rurales incluidos en la zona Leader
    del Gobierno Vasco aprobada en el marco del programa de desarrollo rural del país vasco 2015-2020.