Familia eta upategia


Gure familia, gure upategia, zuen etxea

70. hamarkadaren hasieran gure gurasoak, Doroteo eta María Asunción, mendeetan zehar familiak mahastizaintzaren munduan izan duen tradizioaren eraginez, beren ardo propioak merkaturatzea erabaki zuten, tradizioa, etorkizun sena eta pertseberantzia uztartuz.

 

Horrela jaio zen XVIII. mendean benta-ostatu gisa eraikitako jauregiari atxikita dagoen upategi berria. Jauregia Guardia eta Gasteiz lotzen dituen bidea bezalako puntu estrategiko batean dago, eta 2009. urtera arte familiaren etxea izan zen. Leku hau Samaniegoko Matarredo auzoan dago, eta bertan, Sáenz de Samaniego familiak ardoa egiten darama belaunaldiz belaunaldi. Zurekin partekatzen dugun herentzia, Arabako Errioxako mahastiarekiko dugun pasioa eta maitasuna bizi eta senti dezazun, eta gure upategiaz eta gure ardoez goza dezazun.

Iraganean ostatua izan zelako izaera abegitsua heredatu dugu eta hemen denak dira ongi etorriak. Leku honetan ardoa artisau erara egin eta gordetzen da, eta tradizioa arnasten da txokoan, wine bar delakoan, patioan eta memoriaren gela ikusgarrian. Gela honetan urtabe zaharrenen balioa nabarmentzen da eta Londreseko Restaurant & Bar Design Awards sarietan hautagai izan zen 2018an.