Ostatu Blanco Gran Reserva


Zentzudun ardoak

Urte-berezien esklusibitatea.

Viura eta Malvasía uztartzen dira ardo zuri honetan, gure mahasti zaharrenetako gune garaienetan sortzen dena, non altitudeak eta kareharrizko lurrek izaera eta freskotasuna ematen duten. Uzta apartetan bakarrik egiten da, barietate hauek euren adierazpen gorenera iristen direnean.

Erosi Ostatu Blanco Gran Reserva

Dastatze oharrak


  • Kolore horixkakoa, urre distiratsu arin batez zipriztindua. Usain fina, bizia eta sakona du, almendra freskoetatik hasi eta harri-mamiko fruta zuri delikatuetara, orejoiak, ezti zuriaren ukituak, elorri-lorea eta karamelua gogorarazten dituzten aromekin. Ahoan haragitsua, dotorea eta freskoa da, eta azidotasun bikainari esker hainbat urtez bizirik iraungo du.

Mahastizaintza


  • Mahastizaintza eta enologia Sáenz de Samaniego familiaren eskutik.
  • Mahasti zaharrenetako gune garaienetatik datozen mahatsak, Samaniego udalerrian, 400 eta 580 metro arteko altitudean kokatuak. Lur buztintsu karetsuak, oso pobreak, hegoaldera begira dauden maldetan. Azpiko lurzoruaren egitura hainbat geruzatako arroka zuriak osatzen dute.
  • 85% viura barietatea eta 15% malvasía barietatea.
  • 50 urte baino gehiagoko mahastiak.
  • Landaketa-dentsitatea: 3.000 mahatsondo/ha.
  • Baso-sistemako inausketa.

Lanketa


  • Aurretiazko hautaketa mahastian, upategira mahats onenak bakarrik iristen dira.
  • Hondar kendu leuna, alea ez kaltetzeko, eta ondorengo zanpaketa.
  • Hartzidura aurreko macerazioa hotzean, 5 orduz.
  • Mostoa, bere liekin batera, altzairu herdoilgaitzezko deposituan hartzitzen da 23 egunez 15-16 °C-an.
  • Egonkortzea modu naturalean, hotzaren bidez.
  • Iragazketa soilik egonkortze tartarikoaren prozesuetarako.
  • Malolaktiko hartzidura ez zen egin, eta bigarren erabilerako haritz frantseseko upel batean ondu zen 20 hilabetez.
<< Itzuli Zentzudun Ardoetara

Beste ardoak

Ostatu Blanco Gran Reserva gustatu bazaizu, ardo hauek begiztatu beharko zenituzke :

Zabala de Ostatu

Zabala de Ostatu


Irakutrri gehiago
Ostatu Blanco

Ostatu Blanco


Irakurri gehiago
Lore de Ostatu

Lore de Ostatu


Irakurri gehiago

Txoko Ostatu

Bat egin gure familiarekin!

Personas escuchando las explicaciones sobre el vino de Ostatu

Izan zaitez gure lagun familiaren kide, Ostatu Txokoa, eta abantaila esklusiboei onura ateratzen hasi.